Deskribapena
Gorputzerako-krema, itxuraz lodia, baina kantitate oso txiki batekin asko aplikatu daitekeena. zabaltzeko oso erraza eta azalak azkar xurgatzen du.
3 urtetik gorako haurrentzako egokia, baita larruazal sentikor eta atopikoentzat ere.
Ez du larruazala koipetsua edo distiratsua uzten. Larruazala hidratatzen eta elikatzen du, fruta gorriaren usain goxoa uzten du.
Jatorri ekologikoa duten osagaiekin formulatua dago. %100 naturala den krema bat da, ekologikoa, begetala, beganoa eta ingurumena errespetatzen duena. Itsasora 0 hondakin jaurtitzeaz gain, parabenorik eta nanopartikularik gabeko krema bat da, eta garrantzitsuena dena, cruelty free da.
Bere ontzia biodegradagarria da: botila gari-aleekin egina dago, ekologikoa eta konpostagarria da, baita etiketa ere, kutsatzen ez duten tintekin inprimatua. Dosifikatzailea berrerabilgarria da.